Unai Garai Murua izango da gizonezkoen gorengoen mailako futbol taldearen entrenatzailea datorren denboraldian. Berarekin batera osatuko dute talde teknikoa Julen Murua Mesonerok eta Joseba Anduaga Elorzak.
Aloña Mendiko gorengo mailako futbol taldeak badu entrenatzaile berria: Unai Garai Murua. Garai 2015 urtean hasi zen elkartearen futbol eskolan begirale lanetan, eta, zeregin horretan bizpahiru urtez aritu ondoren, alebinetan, infantil handi taldean, ohorezko kadete mailan eta jubenilen ohorezko mailan aritu izan da. 2024-2025 denboraldian futbol saileko koordinatzaile lanetan aritu da.
Gotzon Urzelai ordezkatu du Garaik eta ondoan izango ditu datorren denboraldian Julen Murua eta Joseba Anduaga.
Zorte onena opa diegu Unai eta bere talde teknikoari!